Ekonomia -
Repsol-YPF
Euskadik inportatzen duena baino bikoitza saltzen dio Argentinari
40 enpresa inguru ari dira Argentinan lan egiten; besteak beste, Fagor, CAF eta Kaiku.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzaren arabera, ia 40 euskal enpresa ari dira lanean Argentinan, oso sektore ezberdinetan gainera. Esaterako Kaikuk ekoizpena du herrialde hartan eta egoitzak dituzte baita CAFek, Ibermatikak, Fagorrek edota Danobat taldeak ere.
Euskadik iaz Argentinara bideratutako esportazioen balioa 115 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 20 gehiago. Argentinatik, berriz, gehien erosten duguna produktu kimikoak eta arrainak eta itsaskiak dira. Balantza komertziala Euskadiren aldekoa izan zen, 63 milioi euro positiboan.
Orain YPFren nazionalizazioa dela eta, zalantza eta kezka zabaldu da enpresen artean.
Petronorrek ziurtatu du Repsolen desjabetzeak ez diola inolako eraginik ekarriko, nahiz eta Repsolen akzioen % 86ren jabe den. Argitu dutenez ez dute Argentinako petroliorik ekartzen.