Ekonomia -
Eusko Legebiltzarrean
Confebaskek amiantoaren kaltedunei laguntzeko funtsa babestu du
Euskal enpresaburuen patronalaren iritziz, Estatuak eta Gizarte Segurantzak hartu beharko lukete bere gain funtsaren finantzazioa.
Erredakzioa
Confebask amiantoaren erabilerak kaltetutakoei ekonomikoki laguntzeko funtsa eratzearen alde agertu da.
Jon Bilbao Confebaskeko idazkari nagusi ondokoak Eusko Legebiltzarrak amiantoaren erabilera dela eta kaltetutakoei laguntzeko konpentsazio funtsa eratzea aztertzeko martxan jarritako batzorde txostengilean parte hartu du.
Euskal enpresaburuen patronala funts hori eratzearen alde dagoela azpimarratu du Bilbaok; amiantoa erabiltzeagatik arazo "larriak" izan dituztenei lagundu nahi diete.
Confebaskeko ordezkaria funtsa eratzeko formula negoziatzeko prest agertu da, baina, haren ustez, Estatuak, materialaren erabilera agindu zuenak, eta Gizarte Segurantzak, amiantoak sortutako arazoei erantzuten dienak, egin beharko lituzkete ekarpenak.
Enpresaburuek ez luketela funtsan dirurik jarri beharko erantzun die Bilbaok kazetariei amiantoa erabiltzen zuten garaian legezko produktua zela eta kaltetuen osasun arazoak ordaintzeko Gizarte Segurantzan ekarpena egin dutela azpimarratuz.