Ekonomia -

YPFren desjabetzea

Clinton: 'Argentinak YPFren nazionalizazioa justifikatu beharko du'

AEBetako estatu idazkariaren arabera, YPFren % 51 desjabetu izanak eztabaida sortuko du.

Hillary Clinton, Brasilen, prentsaurreko batean. Argazkia: EFE
Hillary Clinton, Brasilen, prentsaurreko batean. Argazkia: EFE
Hillary Clinton, Brasilen, prentsaurreko batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hillary Clinton AEBetako estatu idazkariak adierazi duenez, Argentinako Gobernuak Repsolek kontrolatzen duen YPF petrolio-ustiategiaren % 51 desjabetu izana justifikatu beharko du.

"Erabakiek justifikazio bat izan behar dute, eta bizikidetzak eredu horien barruan jardun behar du", esan du Clintonek Brasilera egindako bidaia ofizialean eman duen prentsaurrekoan.

Halaber, "erabaki honek eztabaida handia sortuko du, eta arrazoizkoa da", izan ere "energiaren eta produktuen merkatu ireki bat da lehiakortasunaren eredurik onena", erantsi du.

Clintonek, ordea, ez du YPFren nazionalizazioaren inguruan beste ezer esan nahi izan operazioaren xehetasunak ez dituela ezagutzen argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea