Ekonomia -
YPFren desjabetzea
Zuzendari espainiarrak kaleratu dituzte YPFren Argentinako egoitzatik
Argentinako Gobernuko ordezkaritza bat egoitzan bertaratu da, eta segurtasun sistemetan aldaketak egitea agindu du.
Erredakzioa
Argentinako Gobernuko ordezkaritza bat YPFren Argentinako egoitzan bertaratu da, eta hainbat zuzendari espainiar kaleratu ditu. Gainera, segurtasun sistemetan aldaketak egitea agindu du, Argentinako petrolio-ustiategiko hainbat iturrik jakitera eman dutenez.
Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidenteak egindako iragarpenaren ondoren agertu dira egoitzan funtzionarioak. Presidenteak astelehen honetan jakinarazi duenez, Repsolek kontrolatzen duen YPF petrolio-ustiategiaren % 51 desjabetu du Argentinak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea