Ekonomia -
1922an, sortua
YPF, enpresa estrategikoa Argentinarentzat
Enpresa Carlos Menenen Gobernuaren (1989-1999) pribatizazio olatuaren menpe gelditu zen, eta 1999ko urtarrilean, Repsol YPFn sartu zen Estatuari % 14,9 erosi ostean, ia 2.000 milioi dolarrengatik.
Erredakzioa
YPP petrolio-ustiategia Argentinako ustiategietatik handienetariko bat da, hidrokarburoen bizkarrezurra eta Argentinak iraganean izandako ospea marka horrekin lotzen dute herritarrek.
1922an sortu zuten, Argentinan petrolioa aurkitu eta 15 urte beranduago. Petrolio Meategi Fiskalen hasierako enpresetariko bat izan zen eta nazioartean eredu gisa erabili zuten, besteak beste, Petrobas brasildarrak.
Enpresa Carlos Menenen Gobernuaren (1989-1999) pribatizazio olatuaren menpe gelditu zen, eta 1999ko urtarrilean, Repsol YPFn sartu zen Estatuari % 14,9 erosi ostean, ia 2.000 milioi dolarrengatik.