Ekonomia -

Murrizketa plana

Jaurlaritzak auzitara joko du 'bere eskumenak zapaltzen badituzte'

Isabel Celaaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzari 10.000 milioi euro aurrezteko plana ez dio "ardura", eta Gobernuak erkidegoari dagozkion eskumenak zapaltzen baditu auzitegietara joko duela iragarri du.

Isabel Celaa Hezkuntza sailburua. Argazkia: Efe.
Isabel Celaa Hezkuntza sailburua. Argazkia: Efe.
Isabel Celaa Hezkuntza sailburua. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak ez du bere burua konprometituta ikusten Gobernuak 10.000 milioi euro aurrezteko aurkeztu duen planean, eta Espainiako Gobernuak erkidegoari dagozkion eskumenak zapaltzen baditu auzitara joko duela iragarri du.

Celaak agiri batean jakinarazi duenez, plana “ez dagokio” Jaurlaritzari eta “ez du bere burua bertan konprometitua dagoela uste". Halaber, Mariano Rajoyren Gobernuak plan horiei buruz emandako informazio urria kritikatu du.

"Beste behin, erkidegoekin bildu aurretik iragarri ditu Madrilek erkidegoei transferitutako eskumenei dagozkien neurriak", gaineratu du Hezkuntza sailburuak. Ildo horretan, iragarpenak izandako "zehaztasun eta xehetasun falta" kritikatu du.

Hala ere, iragarpena bera "Jaurlaritzak ezarritako mugen kontrako eraso zuzena" da; izan ere, Eusko Jaurlaritzak "ukiezintzat jo ditu bi arlo horiek".

Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak neurri horiek beteko ez dituela ohartarazi du, eta Mariano Rajoyren Gobernuak EAEren eskumenak zapaltzen baditu erkidegoaren "eskubideak" babesteko auzitara joko duela erantsi du.

Hala ere, Jaurlaritzak Mariano Rajoyren Gobernuak iragarritako murrizketen harira informazio gutxi dauka, eta horiek sakon aztertzeko xehetasun gehiago izatera itxarongo duela gaineratu du.

Espainiako Gobernuak Osasunean eta Hezkuntzan 10.000 milioi euro aurreztea espero du, arrazionalizazioa handituta, bikoiztasunak ezabatuta eta kudeaketa eraginkorragoa bultzatuta.

Gobernuak bilera sektorialak egin nahi ditu erkidegoekin apirilean, murrizketa horiek nola egin aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea