Ekonomia -
Iragarpena
De Guindosek Osasunean eta Hezkuntzan erreformak iragarri ditu
Ekonomia ministroak esan duenez, erreformek "merkatuen funtzionamendua hobetzea" dute helburu. Banketxeen sektorean ere berregituraketa egongo dela iragarri du.
Erredakzioa
Luis de Guindos Ekonomia ministroak Gobernuaren hurrengo erreformak iragarri ditu, hezkuntzan eta osasunean. Gainera, Espainiak krisi ekonomikoa gainditu eta "indartuta" aterako dela ziurtatu du.
Alemaniako "'Frankfurter Allgemeine" egunkarian egin duen elkarrizketa batean, de Guindosek ukatu egin du Espainiak Greziaren, Irlandaren edo Portugalen pausoak jarraituko dituenik. "Egoera gaindituko dugu eta atzerriko laguntzarik gabe, gainera, indartuta aterako gara", adierazi du. "Espainiak akats asko egin ditu iraganean, eta ezegonkortasuna eragin du horrek, baina orain arazo horiek zuzentzeko lanean ari gara".
Gobernuak "zerbitzu publikoetan, batik bat hezkuntzan eta osasunean" erreformak egingo dituela gaineratu du Ekonomia ministroak.Horrek "erkidegoen gastuaren arrazionalizazioa ekarriko du" eta "merkatuen funtzionamendua hobetzea" du helburu.
Honen harira, banketxeen sektorearen berregituraketa aipatu du. Era horretan, "banketxe gutxiago izango dituen, baino indartsuagoa eta osasuntsuagoa izango den finantza sektorea izango dugu", esan du.
"Ondare txarra jaso dugu, baino orain, lau urtetan egin ez dena sei hilabetetan egin behar dugu", defendatu du Ekonomia ministroak. Espainia "berriz ere Europar Batasunaren konfiantzako bazkidea" izango dela esan du.
Aurten ekonomiak % 1,5 behera egin ostean "hobekuntza txikia" izango dela adierazi du. Hobekuntza ekonomikoa zerbitzuen sektoreak eta turismoarenak ziurtatuko dutela uste du.
Sarkozyk, beste behin
Nicolas Sarkozy Espainiak eta Greziak bizi duten egoera"Ezkerraren alde egiten duten herrikideei esan nahi diet Grezia eta Espainia izango dutela. Hori da espero daitekeen emaitza" Sarkozyk Saint Raphaelen egindako ekitaldi batean esan duenez.