Ekonomia -

Galerak Burtsetan

De Guindos: 'Europari buruzko zalantzen ondorioz igo da arrisku saria'

Ekonomia ministroaren arabera, "Europako hazkundearen gaineko zalantzek merkatuetan eragin duten urduritasunak igo du Espainiako arrisku saria".

De Guindosen arabera, Europari buruzko zalantzek eragin dute arrisku sariaren igoera. Argazkia: EFE
De Guindosen arabera, Europari buruzko zalantzek eragin dute arrisku sariaren igoera. Argazkia: EFE
Erreforma eta murrizketek, momentuz ez dute ekonomia altxatzen

01:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Ekonomia ministroaren esanetan, "Europan hazkundearen gaineko zalantzek merkatuetan eragin duten urduritasunaren eta lurrunkortasunaren ondorioz igo da nabarmen Espainiako arrisku saria". Horrela egin dio De Guindosek aipamena ostegun honetako arrisku sariaren gorakadari.

"Europan hazkunde ekonomikoaren gainean piztu diren zalantzekin lotutako gorakada izan da. Hazkunde ekonomikorik ez badago, merkatuetan zalantza da nagusi", esan du ministroak. Ostegun honetan joan den abendutik lehen aldiz 400 puntutako maila gainditu du arrisku sariak.

Gauzak horrela, "defizit publikoaren murrizketa politikei eta ekonomiaren gaitasuna handitzeko erreforma ekonomikoei indarrez eustea" proposatu du De Guindosek.

"Arrisku sariaren gorakadak zera erakutsi du: merkatuetan urduritasunaren zabalkuntza bat eman dela baina ez bakarrik Espainian, gainontzeko euroguneko herrialdeetan ere", azpimarratu du ministroak.

"Espainiako, Portugaleko eta Italiako hazkunde ekonomikoaren gaineko pertzepzio negatiboarekin lotutako arazo bat da", esan du. "Hazkunde txikiago honek defizit publikoa murrizteko zailtasunak areagotzea ekarriko du", gaineratu du De Guindosek.

Ibex: Galerak, bi egunetan jarraian

Asteazken honetan Ibex 35 indizeak % 2,09 galdu zuen, 2011ko irailaren maila berean kokatuz. Galerei ere eutsi dio Espainiako Burtsak ostegun honetan. Izan ere, 12:05ean % 1,31 egin du behera, 7.506,1 puntutan kokatuz.

Halaber, Espainiako arrisku saria 401 puntutan kokatu da joan den abendutik lehen aldiz, Espainiak defizitaren helburuak betetzeko gai ote den zalantzek lagunduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea