Ekonomia -

Burtsa

Arrisku sariak 400 puntuak gainditu ditu, abendutik lehen aldiz

Eguerdi aldera, IBEX 35ak % 1,31 jaitsi da, 2009ko martxoko maila baxuenera helduta.

Arrisku saria 10 puntu igo da goizak aurrera egin ahala. Argazkia: Efe.
Arrisku saria 10 puntu igo da goizak aurrera egin ahala.
Arrisku saria 10 puntu igo da goizak aurrera egin ahala. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako arrisku sariak 400 puntuak gainditu ditu iragan abendutik lehen aldiz. Arrisku sariak Alemaniako 10 urterako bonoen eta Espainiakoen arteko diferentzia neurtzean du.

12:05ean, arrisku saria 401 puntura iritsi da, saioaren hasieratik 10 puntu igota, Espainiak defizitaren helburuak betetzeko duen ahalmenaren inguruan sortutako zalantzek bultzatuta.

Hain zuzen, azken egunetan, Espainiako zorrarengan eragin handia izaten ari da defizitari aurre egiteko gaitrasunak, behin 2012ko Aurrekontu Orokorrak aurkeztuta.

IBEX, mailarik baxuenean

Espainiako burtsako indize nagusia % 1,08 jaitsi da saioaren erdi aldera eta 2009ko martxotik izandako maila baxuenera jaitsi da. Ondorioz, 7.600 puntuak galdu ditu, merkatuko korronte nagusiek eta Europako gainontzeko merkatuen jaitsierak behartuta.

12:05ean, IBEXak % 1,31a galdu du eta 7.506,1 puntutan kokatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea