Ekonomia -
Eskaera Kongresuan
Diputatuen soldata gehienez 2.000 eurokoa izatea eskatu du Amaiurrek
Hileko diputatuek eta senatariek jasotzen duten soldata jaistea proposatu du Kongresuan Amaiurrek.
Erredakzioa
Hileko diputatuek eta senatariek jasotzen duten soldata jaistea proposatu du Kongresuan Amaiurrek. Egun, 2.813,87koa da, eta gehienez, hiru aldiz lanbide arteko gutxieneko soldata izatea nahi dute, hau da, 2.000 euro inguru.
Alderdi Politikoen Finantziazio Legearen zuzenketen aurkezpena aprobetxatuta, Amaiurrek esan du Gorteek "erreferentzia-puntu" izan beharko liratekeela, inkestetan politikarien inguruko balorazio negatiboari buelta emateko.
Horregatik, pauso bat gehiago emateko eta Erakunde Publikoetan "arrazionaltasuna eta luxurik eza" nabarmentzeko eskatu dute. Hori dela eta, parlamentarien soldata jaistea proposatu dute.
Egun diputatuek eta senatariek jasotzen duten soldata 2.813,87koa da, eta hiru aldiz lanbide arteko gutxieneko soldata izatea nahi dute, hau da, 2.000 euro baino pixka bat gutxiago, eta urtero lanbide arteko gutxieneko soldataren maila berean eguneratzeko proposatu dute.