Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Ibex 35ek % 2,09 egin du behera eta iraileko mailara jaitsi da

Europako gainerako burtsetan, halaber, galera handiak izan dira; besteak beste, EBZko presidenteak itxaropen eta konfiantza mezurik zabaldu ez duelako.

Ibex 35eko saioaren irudia. Efe.
Ibex 35eko saioaren irudia. Efe.
Ibex 35eko saioaren irudia. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibex 35ek % 2,09 egin du behera, eta 7.661 punturaino, iraileko maila berdinera jaitsi da. Halaber, 2009ko martxoko gutxieneko mailara hurbildu da.

Europako gainerako burtsetan, halaber, galera handiak izan dira; besteak beste, Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak itxaropen eta konfiantza mezurik zabaldu ez duelako. EBZk % 1en eutsi dio interes-tasari.

Bestalde, Altxor Publikoak 2.589 milioi euroko zor jaulkipena egin du, hau da, esperotakoa baino gutxiago esleitu du, eta interes handiagoan.

Esleitutako 2.589 milioi euro horietatik, 1.127 milioi hiru urteko bonoetan egin dituzte, % 2,96ko interesan (azken jaulkipenean % 2,41ekoa izan zen), eta beste 973 milioiak lau urteko bonoetan, % 4,368ko interesan (% 3,478 aurreko jaulkipenean).

Frankfurteko burtsak % 2,48 egin du behera; Parisekoak, % 2,74; Milanekoak, % 2,42; eta Londresekoak, % 2,3.

Bestalde, Espainiaren arrisku sariak 390 puntuak harrapatu ditu 25 igo ondoren, hau da, Mariano Rajoy agintera iritsi aurreko maila gainditu du.

Hori gertatu da inbertsoreek ez dutelako uste aurkeztutako aurrekontuek eta Gobernuak agindutako neurriek ekonomia suspertuko dutenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea