Ekonomia -
Igorren
Negarra enpresako batzordeak mugagabeko greba deitu du
Grebaren helburuak lan-erregulazio espedientea kentzea eta "zailtasunak horrelako neurririk hartu gabe" negoziatzea dira.
Erredakzioa
Negarra enpresako batzordeak (CCOOko 8 kide eta LABeko bat) mugagabeko greba deialdia egin du apirilaren 16tik aurrera, lan-erregulazio espedientearen aurka. CCOOk azaldu duenez, grebaren helburua espedientea kentzea eta "zailtasunak horrelako neurririk hartu gabe" negoziatzea da, "neurri malguak hartuz eta antolakuntzan egokitzapenak eginez.
59 lagun kaleratuko dituzte, langileen herena, 117 baitira denera. Lan erreforma berriari helduz egingo dutela salatu du sindikatuak.
Kaleratzeak urteko 20 eguneko kalte-ordaina emanda egingo dira, eta gehienez 12 hilabete ordainduta, enpresak arrazoi ekonomikoak argudiatu dituelako (galerak izan zituen 2011n eta eskeran jaitsiera izan du 2012an.
Azkenik, CCOOk adierazi du, Negarrako enpresa batzordeak susmoa duela konpainiak langileen herena kaleratu eta ondorioz, "merkeagoak diren herrialdeetan produkzioa azpikontratatu duela".