Ekonomia -

2012ko Aurrekontuak

Merkatuek bizkar eman diete Aurrekontuei

Arrisku saria 390 puntura iritsi da, interesak garestitu egin dira azken zor jaulkipenean eta burtsa urteko minimotara jaitsi da.

Espainiako burtsa urteko minimoetara jaitsi da. EFE
Espainiako burtsa urteko minimoetara jaitsi da. EFE
Espainiako burtsa urteko minimoetara jaitsi da. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyren Gobernuak aurkeztutako Aurrekontu zorrotzek eta langabeziaren datuek ondorio ezkorrak izan dituzte merkatuetan. Atzo burtsa % 2,71 jaitsi zen, eta gaur albiste txarrak arrisku sariaren eta zor jaulkipenaren esku etorri dira.

Hain zuzen ere, arrisku saria 390 puntutan kokatu da, hots, iazko azarotik izandako maila gorenean.

12:50an, Espainiaren bonuaren errentagarritasuna % 5,67koa zen, eta Alemaniakoa % 1,8koa.

Bestalde, Altxor Publikoak 2.589 milioi euroko zor jaulkipena egin du, hau da, esperotakoa baino gutxiago esleitu du, eta interes handiagoan.

Esleitutako 2.589 milioi euro horietatik, 1.127 milioi hiru urteko bonoetan egin dituzte, % 2,96ko interesan (azken jaulkipenean % 2,41ekoa izan zen), eta beste 973 milioiak lau urteko bonoetan, % 4,368ko interesan (% 3,478 aurreko jaulkipenean).

Gainera, Espainiako burtsaren adierazle nagusia, Ibex 35, % 0,51 jaitsi da saio erdian, 7.784 puntu arte. Horrenbestez, urteko minimoan kokatu da.

Nolanahi ere, galerak handiagoak izan dira Europako gainerako merkatuetan: -% 1,76 Frankfurten, -% 1,22 Parisen, -% 1,17 Londresen eta -% 0,76.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea