Ekonomia -
Zerga amnistia
Bizkaiak zerga amnistia saihesteko eskumena berretsi du
Miguel Ferre Estatuko Ogasun idazkariaren hitzetan, ez dago "horren argi" Euskadik Gobernuak ezarritako zerga amnistia saihestu dezakeenik.
Erredakzioa
Bizkaiak Foru Aldundiak zerga arloan duen eskumena berretsi du, PPko Gobernuak onartutako zerga amnistiaren neurria ez ezartzeko.
Foru Aldundiko iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez, Bizkaiak Miguel Ferre Estatuko Ogasun idazkariari erantzun dio. Ferrek gaur adierazi duenez, ez dago "horren argi" Euskadik zerga amnistia saihestu dezakeenik.
Atzo Jose Luis Bilbao aldun nagusiak esandakoa berretsi du gaur Foru Aldundiak, eta zerga arloan aldundiaren eskumenen inguruan "zalantzarik ez" dutela gaineratu dute.
Bestalde, Miguel Ferre Estatuko Ogasun idazkariaren hitzetan, ez dago "horren argi" Euskadik Gobernuak ezarritako zerga amnistia saihestu dezakeenik; ildo horretan, irtenbide juridiko egokiena denik zalantzan jarri du ere.
Ferreren esanetan, Euskadiren tesia "jakintza eta entendimendu onenarekin" eginda egon daiteke, baina foru arauak zerga arloan independentzia ez duela azpimarratu du.
Ildo horretan, koordinazio arau orokor bat dagoela esan du, eta foru aldundien eta Estatuaren arteko harremanetan batzorde ezberdinen akordioak modu batean edo bestean interpretatzeko aukera dagoela adierazi du, baina "beste erremediorik ez badago, arau zuzena zein den erabakitzen duen arbitraje batzordea" dagoela azpimarratu du.