Ekonomia -

2012ko Aurrekontuak

546 milioiko Kupoa ezarri diote EAEri Aurrekontuetan

Kupoa Euskadik Estatuari transferitu gabeko eskumenengatik ordaindu behar dion dirua da.

Cristobal Montoro. Efe.
Cristobal Montoro. Efe.
Cristobal Montoro. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEk Estatuari 546 milioi euro emango dizkio aurten Kupo gisa; halaber, 43 milioi euro gehiago emango dizkio beste hainbat kontzepturen ordainetan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak gaur aurkeztutako Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuak jasotzen duenez.

Transferitu gabeko eskumenengatik, Defentsagatik eta Atzerri Arazoengatik esaterako, Euskadik Estatuari ordaindu behar dion dirua da Kupoa.

Bestalde, 2012ko Aurrekontuetan bildutakoaren arabera, Estatuak 137,6 milioi euro ordainduko dizkio EAEri tabakoaren lanekin lotutako kontzertazioengatik, eta 10 milioi euro gehiago Ertzaintzaren erretiro aurreratuen kostuagatik.

Hala ere, azken urteetan desadostasunak sortu dira bi administrazioen artean likidazioen itxieran, irizpide ezberdinak direla eta. Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuaren hitzetan, 83 milioi eurokoa da desoreka hori.

Kupoaren inguruko desadostasunak 2007an hasi ziren, eta transferitutako bi eskumeni dagozkie; Gobernu Zentralak dirua jarri zuen orduan Dependentzia legearen eta 2.0 eskola planaren (hiru urte baino gutxiagoko umeak eskolatzeko plana) prestazioak osatzeko.

Desadostasun horien erakusgarri, abenduaren 31an bukatu zen Kupoaren 2007-2011ko bost urteko Legea luzatuta dago egun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea