Ekonomia -

Izapidetze prozesuaren hasiera

Aurrekontuak Kongresura iritsiko dira gaur

Aurreikuspenen arabera, ekaineko lehen saioan onartuko dituzte behin betiko.

Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroa. EFE
Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroa. EFE
Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak Kongresura eramango du gaur Estatuko Aurrekontu Orokorren lege-proiektua, izapidetze prozesua abiatzeko.

Oposizioak osoko zuzenketak aurkezteko epea hilaren 20ko 14:00etan bukatuko da, eta sei egunen buruan eztabaidatuko dituzte. Hilaren 27an, zuzenketa partzialak aurkeztuko dituzte.

Behe Ganberako izapide guztiak amaitutakoan, Aurrekontuak Senatura igorriko dituzte, eta bertan gidoi bera jarraituko dute. Ondoren, berriz itzuliko dira Kongresura, eta seguru aski ekaineko lehen saioan onartuko dituzte behin betiko.

Mariano Rajoyren Gobernuak prestatutako Aurrekontu hauek indarrean daudenak ordezkatuko dituzte. Izan ere, une honetan 2011koak daude indarrean, gobernuburuak luzatu egin baitzituen, berriak diseinatu arte.

27.300 milioi euroko murrizketak eta zerga amnistia

2012ko Aurrekontuek 27.300 milioi euroko murrizketak aurrez ikusten dituzte, hots, demokraziako handienak.

Horrekin batera, Gobernuak dekretu bat onartu zuen iragan ostiralean, besteak beste Elkarteen gaineko Zerga aldatzeko.

Halaber, "zerga amnistia" bat ere onartu zuen, ezkutuan dauden diruak azaleratzeko, % 8-10eko zerga berezia baino ez ordainduta.

Edonola ere, amnistia hori ez dute ezarriko Bizkaian eta Gipuzkoan. Arabako Aldundiak ez du oraindik zehaztu zer egingo duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea