Ekonomia -
Erretiro pentsioak
Gobernuak 1.000 milioi gehiago bideratuko ditu pentsioak igotzeko
Rajoyren Gobernuak 3.806 milioi euro bideratuko ditu erretiro pentsioen gutxieneko osagarria handitzeko.
Erredakzioa
2012ko Estatuko Aurrekontu Orokorrek 3.806 milioi euroko ekarpena egingo diote erretiro pentsioen gutxieneko osagarriari; % 35,63 gora egingo du erretiro pentsioei bideratutako aurrekontua, Fatima Bañez Enplegu ministroak gaur jakinarazi duenez.
Bañez Senatuko Enplegu Batzordean izan da gaur. Bertan, Bañezek gutxieneko osagarria osatzeko 1.000 milioi euro gehiago bideratuko dituztela esan du. Iaz, 100 milioi euro gehitu zen soilik aurrekontu hori.
Bañezen hitzetan, Toledo Ituna betetzen da horrela, izan ere, itun horrek finantziazio iturriak banatzeko gomendatzen du.
Enplegu ministroak iragarri duenez, datorren hilabeteetan istripuen mutuen harira lege proiektu bat aurkeztuko du, sektoreari "kudeatzeko autonomia" handiagoa emateko eta kontrol-tresnei gardentasuna emateko.