Ekonomia -

Langabezia datuak

Langabeziak gora egin du Europan eta datu okerrenak Espainiak ditu

Europako langabezia-tasarik handiena Espainiak dauka (% 23,6), ondoren Greziak (% 21) eta hirugarrenik Portugalek (% 15).

Espainian 25 urtetik beherako gazteen % 50,5 lanik gabe daude. Argazkia: www.amaliorey.com
Espainian 25 urtetik beherako gazteen % 50,5 lanik gabe daude. Argazkia: www.amaliorey.com
Espainian 25 urtetik beherako gazteen % 50,5 lanik gabe daude. Argazkia: www.amaliorey.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabeziak gora egin zuen otsailean eurogunean eta Europar Batasunean, % 10,8 eta % 10,2, hurrenez hurren. Tasarik altuena Espainiak dauka: % 23,6.

Horrenbestez, azken sei hilabeteotan, langabeziak puntu bateko gorakada izan du eurogunean nahiz Europar Batasunean, eta hiru puntukoa, Espainian. Aipatzekoa da Espainian 25 urtetik beherako gazteen % 50,5 lanik gabe daudela.

Eurostaten arabera, 24,5 milioi gizon eta emakume daude lanik gabe, horietako 17,1 milioi Europar Batasunean. Horrek esan nahi du, joan den urtarrilarekin alderatuta, EBn 167.000 langabe gehiago daudela eta eurogunean, 162.000 gehiago. Europako langabezia-tasarik handiena Espainiak dauka (% 23,6), ondoren Greziak (% 21) eta hirugarrenik Portugalek ( % 15). Langabezia-tasak baxuenak, berriz, Austriak ( % 4,2), Holandak (% 4,9), Luxenburgok (% 5,2) eta Alemaniak (% 5,7) dituzte.

Azken urtean, langabeziak zortzi herrialdetan egin du behera, hemezortzitan gora egin du eta Errumanian mantendu egin da. Urte arteko datuak kontuan hartuta, Greziak izan du igoerarik nabarmenena: % 14tik % 21era.  Europar Batasunean langabezian dauden 25 milioi lagunetatik 5,4 milioi gazteak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea