Ekonomia -
Doitzea aurrekontuetan
Argindarra % 7 garestituko duen neurria, Estatuko Aldizkari Ofizialean
Gastu elektrikoetan 1.700 milioi euro aurreztea helburu duen dekretua argitaratu du larunbat honetan Estatuko Aldizkari Ofizialak. Gobernuaren arabera, "funtsezkoa" da defizit hura konpontzea.
Erredakzioa
Sistema elektrikoaren gastuetan 1.700 milioi euroko aurrezpena lortu nahi duen Errege-dekretua argitaratu du larunbat honetan Estatuko Aldizkari Ofizialak. Ondorioz, sistema elektrikoak duen 24.000 milioi euroko zorra arintzeko asmoz, argindarra % 7 garestituko da bihartik aurrera.
Estatuko Aldizkari Ofizialaren arabera, diru-irteeren eta sarreren artean eman diren behin-behineko desorekaren aldi baterako ondorio bat izatetik egiturazko arazo bat izatera igaro da sistema elektrikoak duen defizita.
Hori dela eta, Gobernuak azpimarratu duenez, defizit hura konpontzea "funtsezkoa" da, sistema ekonomikoaren iraunkortasunerako eta horniduraren segurtasunerako arrisku bat suposatzen delako.
Halaber, sistema elektrikoaren diru-irteeraren eta sarreran arteko desoreka horiekin behin betikoz desagertzeko eta oreka egoera batera itzultzeko beharrezkoak diren neurri guztiak ezartzeko "prest" dagoela nabarmendu du Exekutibak. Zentzu honetan, erabiltzaileen, enpresen eta administrazio publikoen esfortsuekin lortuko duten helburua dela azpimarratu du.
Gainera, gasa ere % 5 garestitzea erabaki du Gobernuak. Ondorioz, erabiltzaile batek, batez beste, 22,9 euro gehiago urtero ordaindu behar izango du.