Ekonomia -
Ministroen Kontseilua
Argindarra % 7 igoko da apirilean, eta gasa % 5
Elektrizitatearen kostuan 1.700 milioi euro murriztea espero dute, banaketan, garraioan eta ordainketetan gehien bat.
Erredakzioa
Argindarraren tarifak % 7 gora egingo du apirilaren 1ean, Ministroen Kontseiluak gaur horrela erabaki ostean. Gobernuak kostuen murrizketa lortu nahi du, 1.700 milioi euro aurrezteraino, besteak beste banaketan, garraioan eta gaitasun ordainketagatik.
Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroak jakinarazi duenez, enpresa handientzat eta ertainentzat argindarra % 0,91 eta % 4,1 artean gora egingo du. Soriaren hitzetan, erreforma elektrikoa egin ez balitz, tarifa % 40 garestiagoa izango litzateke.
Murrizketa horren bidez, "bidezkoagoa eta orekatuagoa" den zerbitzua eskaini nahi dute.
Gasari dagokionez, Gobernuak % 5eko igoera aurreikusi du.