Ekonomia -
Greba orokorra
Nuklearrek 'beharrezko' zerbitzu minimoak erabaki dituzte M29rako
Patronalaren arabera, 'instalazioetan operazio seguru eta fidagarria' ziurtatzeko beharrezkoak dira gutxieneko zerbitzuak.
Erredakzioa
Estatu espainiarreko zentral nuklearrek gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte, batez ere txanda eta laguntza-taldeetan, funtzionamendua ona izan dadin, Espainiako Industria Nuklearraren Foroak (patronala) adierazi duenez.
“Instalazioetan operazio seguru eta fidagarria” ziurtatzeko beharrezkoak dira zerbitzu horiek, patronalak azaldu duenez.
“Gutxieneko zerbitzuek funtzio operatiboa bermatzen dute. Langileen ordezkariei eta agintari eskudunei behar bezala komunikatu zaie hauei buruz”.
Energia enpresen zerbitzu minimoak erregulatzen dituen dekretuari (1170/1988an) heldu dio akordioak; enpresen horniketa eta pertsonen eta instalazio guztietako segurtasuna bermatzeko.