Ekonomia -
M-29
5.000 ertzain jardungo dira greba orokorra dela eta
Komisaria guztien agenteek lan egingo dute eta beste taldeen laguntza izango dute. Agenteek arreta berezia jarriko dute industrialdeetan eta merkataritza-guneetan, besteak beste.
Erredakzioa
Komisaria guztietako eta unitate berezietako 5000 agente biharko greba orokorraren segurtasunaz arduratuko dira. Agenteen helburua euren lanpostuetara joan nahi duten langileen babesa eta greban parte hartuko dutenen segurtasuna bermatzea da. Polizia dispositiboa Miguel Buen Segurtasuneko Sailburuordeak koordinatuko du.
Greba orokorragatik gertatu ahal diren istiluak saihesteko Ertzaintzaren herritarren segurtasuneko eta trafikoko taldeak kalera irtengo dira eguneroko hiru txandetan. 5.000 agente asteazkeneko azken orduetan eta ostegunean lanean arituko dira euren lanpostuetara joan nahi duten langileen eta greban parte hartuko dutenen segurtasuna bermatzeko.
Herritarren segurtasuneko taldearekin batera beste hainbat talde arituko dira: zirkulazioko atala, talde mugikorra eta laguntza taldea. Azken honek ikerketa taldearen laguntza izango du. Agenteek arreta berezia jarriko dute industrialdeetan, komunikazio-lotuneetan, ikastetxeetan eta merkataritza-guneetan, besteak beste, lehenengo orduetan batez ere.