Ekonomia -
Greba
eitb.com, zerbitzu minimoetan
Gaurko deituriko greba dela eta, eitb.com atariaren ohiko jardunak aldaketak izango ditu, eta Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoen baitakoa izango da.
Sindikatuek gaurko deituriko grebak eragina izango du eitb.com-en ohiko eskaintzan. Izan ere, lantaldeko kide batzuk grebarekin bat egitea erabaki dute, eta horrek ohiko jarraipen eta zerbitzua murriztea ekarriko du.
Eusko Jaurlaritzak agindutako zerbitzu minimoen dekretuaren araberakoa izan da gaurko eduki jarioa. Hala, aktualidadeari loturiko gaiak soilik izango dute tartea gaurko edukien artean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea