Ekonomia -

Greba orokorra

Zenbat kenduko didate soldatatik? Grebari buruzko galde-erantzunak

Greba orokorraren harira izan ditzakezun zalantzak argitzeko galde-erantzunak.

Pintada bat, grebarako deia egiten. EFE
Pintada bat, grebarako deia egiten. EFE
Pintada bat, grebarako deia egiten. EFE

D.P./O.M.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nortzuek egin dezakete greba?

Greba egiteko eskubidea aitortuta dago 1978ko Konstituzioan. Hain zuzen ere, honakoa irakur daiteke 28.2. artikuluan: "Aitortu egiten da langileek euren interesak defendatzeko duten greba eskubidea".

Nolanahi ere, badago salbuespen bat: Segurtasun Indarrak, Estatuaren, erkidegoen edota Udalen menpe egon arren. Izan ere, lege organiko batek debekatu egiten die "greba orokorrak edo parekoak izan litezkeen bestelako ekintzak egitea".

Aldez aurretik jakinarazi behar dut greba egingo dudala?

Ez, ez zaude behartuta greba egingo duzula abisatzera. Gerta liteke enpresak aldez aurretik galdetzea, egun horretako lana antolatzeko aitzakiarekin, baina ez zaude behartuta erantzutera. Borondatez jakinarazi nahi baduzu, gainera, ez duzu eperik. Azken minutuan ere egin dezakezu.

Zenbat kenduko didate soldatatik?

Enpresak egun bateko soldata eta kotizazioa kenduko dizu, baina ezin dizu opor egunik kendu. Soldatatik zenbat kenduko dizuten kalkulatzeko, soldata gordina (bajak eta oporrak kenduta) zati 30 egin behar duzu.

Aparteko ordainsariak soldata arruntetan erantsita ez badituzu, greba egunari dagokion zatia ere kenduko dizute.

Enpresak grebalari bat ordezka dezake? Gutxieneko zerbitzua banaiz, ordutegia alda diezadakete?

Ez, enpresak ezin du inola ere grebalari bat ordezkatu, ez kanpoko, ez barruko langileekin. Gutxieneko zerbitzua bazara, ezin dizute ordutegia aldatu.

Zein enpresak dituzte zerbitzu minimoak eta nork ezartzen ditu?

Zerbitzu minimoak oinarrizko zerbitzuen kasuan ezartzen dira eta Gobernu zentralak edota erkidegoetakoek soilik erabakitzen dituzte. Enpresek ez dute zerbitzu minimoak ezartzeko ahalmenik.

Zer gertatzen da langilea oporretan badago?

Langilearen opor eguna edo opor egunak aldez aurretik onartuta bazeuden enpresak ezin du beharginaren soldatan murrizketarik egin.

Zer gertatzen da langilea greba egunean gaixorik jartzen bada?

Langile bat gaixo jarriz gero, ondorengo egunetan legezko egiaztagiri bat aurkeztu beharko du enpresan. Kasu horretan, grebak ez du inolako eraginik izango.

Greba eguna baino arinago jada gaixotasunagatik bajan bazegoen, berriz, medikuak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko du, hala, aldi baterako ezintasunean zegoela kontuan hartu beharko du konpainiak.

Lan egiteko eskubidea greba egiteko eskubideari gailentzen zaio?

Lan egiteko eskubidea Konstituzioaren 35. artikuluan jasota dago. Hala ere, greba eskubidea ez bezala, lanerako eskubidea ez dago oinarrizko eskubide gisa jasota. Ondorioz, eskubideen arteko gatazka kasuetan, beti oinarrizkoa gailentzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea