Ekonomia -

Energia

Argindarra gehiago garestituko al da?

Espainiako Gobernuak argindarraren prezioa igoko du apirilaren 1ean, baina adituek uste dute ez dela aurtengo azken igoera izango.

Argindarra gehiago garestituko al da? Argazkia: EITB
Argindarra gehiago garestituko al da?
Argindarra gehiago garestituko al da? Argazkia: EITB

Manu Gimenez

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak atzo iragarri zuen argindarraren prezioa % 5 eta % 7 artean igoko duela apirilaren 1etik aurrera. Gobernuak Auzitegi Gorenaren auto bat betetzeko igo behar izan du argindarraren prezioa, tarifa-defizita sortzeko urteko muga gainditu izana tarifa elektrikoan edota enpresen kostuetan kargatzera behartu baitu.

Joseba Barandiaran Euskadi Irratiko kolaboratzaile eta ekonomia adituak esan du "espero" zela prezioaren gorakada hori Auzitegi Gorenak emandako ebazpen baten bermea zegoelako.

Gainera, ez du uste azken igoera izango denik, "diferentzia egongo baita argindarraren fakturaren eta argindarra sortzeko kostuaren artean".

Barandiaranen arabera, argindarrarena "merkatu konplexua da, kontuan izan behar dugu petrolioaren eta gasaren prezioek eragiten diotela, baina baita eguraldiak ere. Gainera, oligopolioa da eta oso lehia mugatua dago enpresen artean, eta botere handia dute prezioetan eragiteko".

Argindar enpresek prezioa berriro igotzeko "ikatzaren prezioaren gorakada edo auzi nuklearra" bezalako argumentuak erabil ditzaketela gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea