Ekonomia -

Lan-gatazka

Lanuzte berriak Bilboko metroan, apirilaren 16an, 20an, 25ean eta 27an

Aste Santuan eta Pazko astean ez dute protestarik egingo. Bilboko metroko lan-gatazka Bizkaiko Batzar Nagusietara heldu da.

Lanuzte berriak Bilboko metroan, apirilaren 16an, 20an, 25ean eta 27an
Lanuzte berriak Bilboko metroan, apirilaren 16an, 20an, 25ean eta 27an
Lanuzte berriak Bilboko metroan, apirilaren 16an, 20an, 25ean eta 27an

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste Santuan eta Pazkoa astean lanuzterik ez egitea adostu dute Bilboko metroko langileek, baina, apirilaren 16rik aurrera, berriz ekingo diete protestei. Horrela, lanuzte berriak izango dira Bilboko metroan, apirilaren 16an (05:30etik 08:00etara), apirilaren 20an (12:30etik 15:30era), apirilaren 25ean (5:45etik 8:45era), eta apirilaren 27an (08:00etatik 11:00etara). Azken jardunaldi horretan, gainera, elkarrataratzea egingo dute Bilboko epaitegien aurrean, bertan egingo baitute metroko langileen soldatak bere horretan mantentzeagatik deituta dagoen epaiketa.

Greba Batzordeko kideak, bestalde, Bildu, PSE-EE, EAJ eta PP alderdietako ordezkariekin bildu dira astearte honetan Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan. Izan ere, PPk lan-gatazka gainditzeko proposamena aurkeztuko du asteazken honetan Gernikan egingo duten osoko bilkuran. Gatazkari irtenbidea urkitzeko, arbitrajeko laudoa proposatuko du alderdi popularrak bertan.

Horren aurrean, Lan Harremanen Kontseiluaren bidez kontziliazioa bilatzeko proposamena egin du metroko langileen greba batzordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea