Ekonomia -

Lanuzte gehiago

Iberiako pilotuek astelehen eta ostiral guztietan greba egingo dute

Apirilaren 9tik uztailaren 20ra bitartean Iberiako pilotuek lanuzte gehiago deitu dituzte, Gobernuak proposatutako bitartekotzaren porrotaren ostean.

Iberiako hegazkinak. Efe.
Iberiako hegazkinak. Efe.
Iberiako hegazkinak. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberiako pilotuek apirilaren 9tik uztailaren 20ra bitarteko astelehen eta ostiral guztietarako greba deialdia egin dute, Sepla sindikatuak agiri baten bidez jakinarazi duenez.

Lanuzteen egutegi berriak 30 data berri gaineratu ditu; horietako zazpi, apirilean; zortzi, maiatzean; bederatzi, ekainean; eta, sei, uztailean.

Manuel Pimentelen bitartekotzaren porrotaren ostean deitu dute berriro greba. Izan ere, Pimentelen bitartekotza hasi zenean, pilotuek aurreikusitako 24 lanuzteak bertan behera utzi zituzten, besteak beste Aste Santuan eta Maiatzaren 1eko zubian egin behar zituztenak.

Lanuzte berriak Aste Santuko itzulera operazioari eragingo dio; izan ere, grebako lehen eguna, maiatzaren 9an izango da, Pazko astelehenean, eta egun hori jai-eguna da, besteak beste Katalunian, Balearretan, Valentzian eta Euskadin.

Halaber, apirilaren 27an beste lanuzte bat izango da, Maiatzaren 1eko zubian, hain zuzen. Protestak ekainera eta uztailera arte luzatu dituzte.

Pilotuen hitzetan, Gobernuak proposatutako bitartekotzaren porrotaren ostean deitu dituzte lanuzte berriak. Halaber, Iberiak akordioa lortzeko egindako "boikota" salatu dute.

Bestalde, igandean abiatu zen Iberia Expressen harira, enpresa hori "legez kontrakoa" dela uste dute Iberiako pilotuek, eta sindikatuaren hitzetan, lan-hitzarmena hausten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea