Ekonomia -

Greba orokorra

Euskal sindikatuek helegitea jarriko dute zerbitzu minimoen kontra

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuek uste dute greba "arrakastatsua" izango dela, 900 enpresa batzorderen babesa jaso baitute dagoeneko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuek uste dute datorren martxoaren 29an lan-erreformaren kontra egingo duten greba orokorra "arrakastatsua" izango dela, 900 enpresa batzorderen babesa jaso baitute dagoeneko. Era berean, Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoen kontrako helegitea iragarri dute.

Donostian emandako prentsaurreko batean azaldu dutenez, enpresa batzorde eta enpresa ertain eta txiki "ugariren babesa" jaso dute.

Gainera, sektore publikotik ere babes "asko" iritsi zaizkiela azpimarratu dute. Horrek agerian uzten omen du greba orokorra "arrakastatsua" izango dela.

Eusko Jaurlaritzak martxoaren 29rako jarritako zerbitzu minimoen kontrako helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute, "gehiegizkoak" direlakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea