Ekonomia -

Elkarrizketa ETBn

Urte amaieran 10.000 langabe gehiago egongo dira, Confebasken arabera

Gainera, Miguel Angel Lujua EAEko patronalaren presidenteak esan du 2012a "2011 baino okerragoa" izango dela eta 1.000 enpresa desagertuko direla.

Miguel Angel Lujua Confebasken presidentea. Argazkia: EITB
Miguel Angel Lujua Confebasken presidentea.
Lujua (Confebask): '2012. urtea 2011 baino okerragoa izango da'

01:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Lujua Confebasken presidenteak aurreikusi du "2012. urtea 2011 baino okerragoa" izango dela EAEko ekonomiarentzat, eta 10.000 langabe gehiago eta 1.000 enpresa gutxiago egongo direla urte amaieran.

ETBn egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "egoera oso zaila da" eta martxoaren 29rako greba orokorra deitzeak "kalte egingo dio ekonomiari eta pobrezia areagotuko du".

Lujuak iragarri du Euskal Enpresarien Konfederakuntzak Aste Santuaren ondoren aurkeztuko duela aurtengo aurreikuspen ekonomikoa. Hala ere, "itxura txarra" duela aurreratu du.

Azpimarratu duenez, "lehenengo aldiz, Espainiako Gobernuak CEOEk baino aurreikuspen makurragoa egin du".

EAEko patronalaren presidenteak "argi" adierazi nahi izan du "langabezia enpresen lehiakortasun ezagatik" sortzen dela, eta egoera horri aurre egin behar zaiola.

Lehiakortasun hori indartzeko neurri gisa Alemaniako eta Britainia Handiko gobernuen adibidea aipatu du, izan ere, "asko sustatu dituzte enpresak" zergak jaitsita, horrela lanpostuak sortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea