Ekonomia -
Bisita ofiziala, Indiara
Lehendakaria: 'Euskadik epe ertainean emaitzak lortuko ditu Indian'
EAEko ordezkaritzak Indiara bidalitako misio sozialaren eta enpresaburuen balantze "ona" egin du Patxi Lopezek.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak sentsazio "positiboarekin" bukatu du Indiara egindako bidaia; izan ere, "epe ertainean" egindako lanaren emaitzak lortu ahal direla uste baitu.
Indiak interesa duen negozio sail askotan Euskadik duen nagusitasuna azpimarratu du Patxi Lopezek; besteak beste automozio sektorea, energia berriztagarriak, garraio edo turismoa. Ildo horretan, Indiara joan nahi dutenentzat "sarrera atea" izateko eskatu die Delhin (India) egindako harrera ofizialean izandakoei.
Euskadiren etorkizuneko atzerriko garapena lortzeko ETAren indarkeriaren behin betiko amaiera lortu behar dela azpimarratu du lehendakariak. "ETA egon arren gizarte modernoa eraikitzea lortu badugu, zer ez dugu hemendik aurrera lortuko!".
Harrera ekitaldian ia ehunka ordezkari izan dira, besteak beste Jose Mari Aldekoa (Mondragon), EAEko Komertzio ganberetako ordezkariak, Nuria Lopez de Gereñu Confebaskeko presidentea eta Delhin bizi diren enpresaburuak.
Lehendakaria bihar bueltatutako da Euskadira. Patxi Lopezen hitzetan, "Indiak potentzial handia dauka, eta Euskadi herri horretako zati txiki bat izaten hasi behar da".