Ekonomia -
AEBetan
Gamesak lau parke eoliko saldu ditu AEBetan, 700 milioi euroren truke
Salerosketaren ustiapenaren emaitza netoa 35 milioi dolar (26,5 milioi euro) ingurukoa izango da, eta parkeak Iowan, Pennsylvanian, Texasen eta Illinoisen egongo dira.
Erredakzioa
Gamesak lau parke eoliko saldu ditu AEBetan, 900 milioi dolarren (700 milioi euro inguru) truke, Gamesak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez. Parke bakoitzak 480 megawatteko (MW) potentzia izango du.
Salerosketaren ustiapenaren emaitza netoa 35 milioi dolar (26,5 milioi euro) ingurukoa izango da, eta parkeak Iowan, Pennsylvanian, Texasen eta Illinoisen egongo dira.
Lau parke horietatik bat soilik dago martxan (240 aerosorgailu ditu); gainerakoak urtean zehar abian jarriko dituzte.
Transakzioa elkarte bat sortuta bideratuko dute. Horrek parke eolikoak kontrolatzen dituzten enpresak erosiko dizkio Gamesari, horiek martxan jarri ahala.