Ekonomia -
Porrot ekonomikotik gertu
Moody'sek Greziako kalifikazioa jaitsi eta 'kaudimengabe' jo du
Europar Batasunak Greziari bigarren finantza-erreskatea ematea onartu badu ere, 'rating' agentziak honek porrot ekonomikotik hurbil kokatu du zorra greziarra.
Erredakzioa
Moody's 'rating' agentziak Greziako zorraren kalifikazioa jaitsi du berriro ostiral honetan eta gutxiengo batean kokatu du, 'Ca' mailatik 'C'ra, porrot ekonomikotik hurbil, hain zuzen ere. Maila honek 'kaudimengabe egoera' bat adierazi ohi du, hau da, etorkizun batean zorra ordaintzeko balizko ezintasuna.
Greziako Gobernuak onartutako azken doitze-neurriak ikusita, bigarren finantza-erreskatea emateari oniritzia eman zion Europar Batasunak baina hala eta guztiz ere, Standard & Poor'sek ere zorra greziarraren kalifikazioa jaitsi zuen duela lau egun, "default' selektiboa" mailara, porrot ekonomikoaren aurreko maila, alegia.
Moody'sek haren erabakia zuritu du ohar baten bidez. Agentzia honen arabera, Greziako zorraren trukean parte hartu duten inbertitzaileek haien akzioen % 70ko balioa galduko dute. Moody'sen ustez, "Grezia porrot ekonomikora eramango duen itun txarra da". Truke honek inbertitzaile pribatuek duten zorraren erdia murriztuko du (107.000 milioi euro).
Hala ere, Moody'sek azpimarratu duenez, akordio hura Greziaren egonkortzerako beharrezkoa da. "Zorraren trukea amaitu ostean, arriskua altua izaten jarraituko du eta epe laburrera Greziak kaudimen arazoak izango ditu", adierazi du agentzia honek. "Bigarren erreskate ekonomikoa agortu eta gero, ez du ematen Greziak merkatu pribatuan parte hartu ahal izango duenik, onartutako erreforma ekonomikoek eta fiskalek arrisku handiari aurre egin beharko diotelako", zehaztu du Moody'sek.
130.000 milioi euroko bigarren erreskatea lortu ahal izateko, Lucas Papademos Greziako Gobernuko lehen ministroak 2020rako Barne-Produkto Gordinaren zorra % 160tik % 120ra murriztu beharko du.