Ekonomia -

Martxoa, apirila eta maiatza

Iberiako pilotuek 24 greba-egun deitu dituzte, batzuk Aste Santuan

Lanuzteek 72 milioi euroko galerak sortuko dituzte. Greba-egunekin bukatzeko neurriak aztertuko ditu konpainiak.

Iberiako pilotuek 24 greba egun deitu dituzte, batzuk Aste Santuan
Iberiako pilotuek 24 greba egun deitu dituzte, batzuk Aste Santuan
Iberiako pilotuek 24 greba egun deitu dituzte, batzuk Aste Santuan

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sepla pilotuen sindikatuak 24 greba-egun deitu ditu Iberian, martxorako, apirilerako eta maiatzerako. Deialdietako batzuk Aste Santuko hainbat egunekin egingo dute bat.

Hain zuzen ere, honako egun hauetarako deitu dute greba: martxoak 16, 19, 23, 25, 26 eta 30erako; apirilaren 2, 4, 9, 13, 16, 20, 23, 27 eta 30erako; eta maiatzaren 2, 4, 7, 11, 14, 18, 21, 25 eta 28rako.

Aurretik egin dituzten 12 greba-egunak bezala, oraingo hauek ere Iberia Express kostu txikiko enpresa sortzearen  aurka protesta egiteko lanuzteak dira. Enpresak emandako datuen arabera, orain arte 36 milioi euroko galerak eragin dituzte lanuzteek, eta iragarri berri dituzten beste 24 berri horiek beste 72 milioi euroko kalteak sortuko dituzte.

Greba-egunekin bukatzeko neurriak aztertuko ditu konpainiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea