Ekonomia -
Kontrol saioa
Negoziazio kolektiboa ez duela ahulduko esan du lehendakariak
Gainera, "aldundiak desagerrarazteko" eta "eskumenak kentzeko" asmorik ez duela gaineratu du.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak esan duenez, nahiz eta Gobernu zentralak egindako lan-erreforma "nahitaez" bete behar den, Jaurlaritzaren asmoei dagokienez, "ez dira negoziazio kolektiboa ahulduko edo enplegua prekarioagoa bihurtuko duten neurriak onartuko", "enplegu publikoa mantenduko" dutenak baizik.
Patxi Lopezek Legebiltzarrean egin den kontrol saioan egin ditu adierazpenok, Mikel Arana Ezker Anitzako bozeramaileak galdetutakoari erantzunda. Aranak galdetu dio zeintzuk izango diren Jaurlaritzak hartuko dituen neurriak lan-erreforma ostean.
Lehendakariak adierazi du Jaurlaritzaren ekintzak erreformaren "kontrako noranzkoan" doazela "negoziazio kolektiboa indartu eta enpresetan bizi kalitatea sustatu dutelako".
Horren hitzetan, beste erakundeen eskumenak "asko" errespetatzen ditu, eta zerga-politikan aldaketak egitearen aldeko gogoetak izan badira ere, ez duela ez "aldundiak desagerrarazteko" ez "eskumenak kentzeko" asmorik gaineratu du.
Lehendakariaren arabera, hainbat hilabete daramatza "politika publikoetan Euskadi herri eraginkorrago bat egingo duen erakundeen egitura hobeago bat" bilatzearen beharraz hitz egiten.