Ekonomia -

Greba orokorra

Osakidetzako sindikatuek lanuztea deitu dute martxoaren 29rako

Sindikatu abertzaleek deitutako greba orokorrarekin bat egiteko deialdia egin diete Euskadiko osasun arloko langileei.

Osakidetzako sindikatuek lanuztea deitu dute martxoaren 29rako. Argazkia: EFE
Osakidetzako sindikatuek lanuztea deitu dute martxoaren 29rako
Osakidetzako sindikatuek lanuztea deitu dute martxoaren 29rako. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko osasun arloko sindikatuek (SATSE erizaintza sindikatuak, SME Euskadiko Medikuen sindikatuak, FFHE erietxeetako medikuen federazioak, SAE erizaintza laguntzaileen sindikatuak eta UTESE osasun arloko teknikoen bilkurak) greba deituko dute martxoaren 29rako, eta bertan parte hartzeko deialdia egin diete arlo honetako langileei. Sindikatu abertzaleek deitutako greba orokorrarekin bat egiteko deialdia da.

"Gobernuak onartu berri duen lan-erreforma agresiboaren aurrean protesta egiteko helburua du da 24 orduko lanuzteak. Era berean, osasun sistema kudeatzeko modua eta murrizketak ere salatu nahi ditugu'', azaldu dute ohar batean.

''Gastuak murrizteko Jaurlaritzak ezarri dituen politikek modu adierazgarrian ari dira eragiten osasun arretan, kalitatea murriztuz''.

Lan baldintzak ere okerrera egiten ari direla salatu dute.

''Bajak, faltak eta oporrak ez dira betetzen, lan taldeak murrizten dira eta etengabe daude kolapsatuta zerbitzuak'', salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea