Ekonomia -

Erantzuna

Lehendakariak ez ditu zerbitzu publikoak kenduko defizita txikitzeko

Patxi Lopezek azaldu duenez, "baliteke inork nahiago izatea Euskadik defizit txikiagoa izatea" zerbitzu publikoak kenduz, baina "nik eta Jaurlaritzak, ez".

Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EITB
Patxi Lopez lehendakaria.
Patxi Lopezek krisitik ateratzea posible dela adierazi du

02:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak esan du ez dituela zerbitzu publikoak kenduko defizita txikitzeko, nahiz eta aitortu inork hori nahiago duela, baina "nik eta Jaurlaritzak, ez" eta "geroz eta jende gehiago dago gu bezala pentsatzen duena".

Iñaki Arriola Garraio sailburua aurkezteko Forum Europa-Tribuna Euskadin eman duen hitzaldian azaldu duenez, "indarra" du "aurrera ateratzea" posible dela jakiteko. Horren harira, duela 20 urte "okerrago" zeudela eta langabezia-tasa Europako batez bestekoaren barruan dagoela gogorarazi du.

Patxi Lopezek turismo eta industria sektoreak aipatu ditu atzeraldiari aurre egiteko sektore indartsu gisa.

Jaurlaritza "gauzak beste era batera egiteko" gai dela erakutsi duela azpimarratu du lehendakariak, eta ez dituela "defizita kontrolatzeko politika esklusiboak eta murrizketak onartzen". Horren ordez, baliabideak zerbitzu publikoei eusteko, gehien behar dutenei laguntzeko eta ekonomia suspertzeko erabiltzen dituztela azaldu du.

"Baliteke inork nahiago izatea hori dena kenduz Euskadiko defizita murriztea. Nik ez, Jaurlaritzak ere ez. Geroz eta jende gehiagok pentsatzen du guk bezala", azpimarratu du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea