Ekonomia -

2011ko datuak

Pertsonako 1.564 euro ordaindu behar dira Osakidetza ordaintzeko

Osakidetza euskal osasun sistema mantentzeak herritar bakoitzeko 1.564 euroko gastua suposatu zuen 2011. urtean, 2010ean baino 80 euro gutxiago (1.664 euro).

Emakume bat, Osakidetzako anbulategi batera sartzen. Argazkia: EITB.
Emakume bat, Osakidetzako anbulategi batera sartzen. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetza euskal osasun sistema mantentzeak herritar bakoitzeko 1.564 euroko gastua suposatu zuen 2011. urtean, 2010ean baino 80 euro gutxiago (1.664 euro).

Gaur Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuordeak jakinarazi duenez, Osakidetzak 249.247 alta eman zituen iragan urtean, aurrekoan baino 3.569 gehiago.

2011. urtean, Osakidetzak gastua murriztea lortu zuen, arlo pribatuarekin egindako hitzarmenei esker (% 1,68) eta farmaziekin egindakoei esker (% 6,77). Osakidetzan % 0,21 gastua igo zuen eta inbertsioek % 19,44 gora egin zuten.

Fernandezen hitzetan, emaitzak "onak" izan dira, gastua murriztea lortu dutelako, produktibitateak gora egin duelako eta sendagaien erabilera hobeari esker, bere hitzetan.

Adibide gisa, osasun arloan zorra % 25,59 jaitsi dela adierazi du (118,27 miloi eurotik 88 milioi eurora), hiritar bakoitzeko 40 euroko zorra. Espainian, 246,757 eurokoa da batazbestekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea