Ekonomia -
Defizita
PP: 'PSEk kasu egingo baligu, kontuak onbideratuago egongo lirateke'
"Gure jarrera legebiltzarrean babesa ematea da soilik, ez eguneroko Gobernuan laguntzearena", esan du Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak.
Erredakzioa
"Patxi Lopezek kasu gehiago egingo baligu, kontuak onbideratuagoak izango lituzke", esan du Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak, eta ondorioz, "gizartearen aurrean politika hobeekin aurkeztuko litzateke". "Baina gure jarrera legebiltzarrean babesa eskaintzea da, ez eguneroko kudeaketan laguntzea".
2011. urtean defizita EAEn "izugarri igo" dela esan du Basagoitik, % 2,56ra arte, erkidegoa PSEk gobernatzen duelako. Honen harira, Ajuria Enea popularrek gidatuko balute, "egoera erabat ezberdina" izango litzatekeela uste du Basagoitik, "Madrilekoaren antzekoa izango litzateke, % 1,13ko defizitarekin".
TVEn egin dioten elkarrizketa batean, Basagoitik esan du ez dituela PPk gobernatutako erkidegoak soilik defendatuko, baina "niri Madrileko aurrekontuen gardentasuna gustatzen zait", adierazi du.
EAEn "estutasunak" daudela onartu du Basagoitik, "toki guztietan bezala, baina besterik gabe", gaineratu du.