Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

EAJ: 'Defizitak agerian uzten du zenbait gauza gaizki egin dituztela'

Iñaki Gerenabarrena Arabako buru jeltzaleak Jaurlaritza kritikatu du zorraren jaulkipena ez delako "jarduera ekonomikoa sustatzeko erabili, ohiko gasturako baizik".

Iñaki Gerenabarrena EAJren Arabako presidentea. Argazkia: EITB
Iñaki Gerenabarrena EAJren Arabako presidentea.
Iñaki Gerenabarrena EAJren Arabako presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Gerenabarrena EAJren Arabako presidenteak uste du EAEn 2011n izan den % 2,56ko defizitak agerian uzten duela "gauza jakin batzuk gaizki egin direla".

"Eusko Jaurlaritzaren zor jaulkipena ez da jarduera ekonomikoa sustatzeko erabili, hala izango balitz ondo legoke, baina ohiko gasturako erabili da", kritikatu du buruzagi jeltzaleak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean.

Defizita hasieran aurreikusitakoa baino % 1,26 gorago kokatu da, eta Gerenabarrenak uste du PSE-EEren eta PPren errua dela hori, PSE-EEk agintzen baitu Jaurlaritzan PPren babesarekin.

Bestalde, Patxi Lopez lehendakaria kritikatu du ETAren amaieraren inguruan iragartzen dituen ekimenengatik, izan ere, "ez da iraunkorra, zerbait otutzen zaionean bota egiten du".

EAJren barne-hauteskundeen harira, kideen babesa badu berriro Arabako presidente izateko hautagai izango dela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea