Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Gobernuak uste du EBk hurrengo egunetan ezarriko diola defizit berria

Egun horretan, Exekutiboak gastu-muga ezarriko du, eta bertan defizit aurreikuspen berria gaineratuko dute.

Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Beteta Administrazio Publikoetako Estatu idazkariak iragarri du Espainiako Gobernuak ostiralean onartuko duela 2012ko gastu-muga. Horretan, defizit publiko aurreikuspen berria gaineratuko dute, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrak prestatzeko oinarria izango da.

Betetak RNE irrati-katean egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Bruselak hurrengo egunetan zehaztuko dio Espainiari defizit helburu berria, eta hori gastu-mugan islatuko dute.

"Logikak erkidegoetako erakundeek eta Gobernuak (defizitaren inguruan) akordioa lortzea eragingo du, urte honetako aurrekontuetan islatuko da. Bruselak, likidazioaren aurrerapenaren datuak jakinda, egun hauetan emango ditu argibideak, ostiraleko gastu mugan jasota geratuko da (...) Lau egun barru jakingo da zenbatekoa", erantsi du.

Betetak gogora ekarri duenez, 2012rako ezarritako BPGren % 4,4ko defizitaren helburua Espainiako ekonomia hazi egingo zela pentsatuz jarri zen. Baina Bruselak egindako aurreikuspen berriaren arabera BPG % 1 inguru jaitsiko da. "Hazkuntza positiboarekin edo hazkuntza negatiboarekin lortu daitekeen emaitza ez da berdina", azpimarratu du.

Ostiralean onartu eta gero, Gobernuak gastu muga, administrazio publiko guztietako gastua mugatzen dena, (Estatua, erkidegoak eta udalak), Finantza eta Politika Fiskalen Kontseilura eramango du, Betetaren ustez, datorren aste hasieran bilduko dira. Ondoren Espainiako Herri Administrazioen Kontseilura eta Gorte Nagusietara igorriko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea