Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Nola murriztu defizita?

Bruselak 2012rako inposatutako defizit helburua %4,4koa da, baina egun % 8,51koa da.

Mariano Rajoy Espainiako gobernuburua eta Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea
Mariano Rajoy Espainiako gobernuburua eta Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea
Mariano Rajoy Espainiako gobernuburua eta Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako defizita Barne Produktu Gordinaren % 8,51ekoa zen 2011ko amaieran, hau da, esperotakoa baino 2,5 puntu handiagoa.

EAEn eta Nafarroan ere uste baino handiagoa izan da. Euskadiren kasuan, defizita % 2,56koa izan da, baina helburua % 1,3 zen.

Nafarroak, aldiz, % 1,89ko defizita dauka, baina aurrez ikusitako portzentajea % 1,3koa zen.

Estatuaren kasuan, arazoa zailagoa da. Defizita % 8,51koa da, baina Bruselak % 4,4ko helburua ezarri dio 2012 urterako. Posible ote helburua betetzea?

Felipe Serrano Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ekonomia Aplikatu katedradunak Radio Euskadiko "Ganbara" saioan azaldu duenez, irtenbidea Bruselarekin defizit helburua berriz negoziatzea litzateke, baina ez da baztertu behar murrizketa gehiago egin behar izatea.

"Murrizketa horien tamaina ezagutu beharko genuke, baina Gobernuak ez du erremedoriok, murrizketa gehiago egin beharko ditu", ohartarazi du.

Europako Batzordeak leundu egingo ditu defizit eskakizunak, eta Espainiak helburua % 5era jaistea eskatuko du, baina nahikoa ote?

Mariano Rajoyren Gobernuak iragarritako lehen murrizketak 14.900 milioi eurokoak izan ziren, baina defizita % 4,4ra jaisteko, beste 40.000 milioi euro murriztu beharko lituzke, hots, hiru aldiz handiagoa izan beharko litzateke.

Euskadiren kasuan, defizit helburua ere aise gainditu da. Serranok bi irtenbide proposatu ditu: murrizketa gehiago egitea edo zergak igotzea.

"Gastu publikoa murrizten jarraitu ezean, hiru Lurralde Historikoetan Estatuak proposatutako zerga igoerak ezartzea aztertu beharko da", iritzi dio.

Testuinguru horretan, ez da ahaztu behar gero eta ahots gehiago eskatzen ari direla ez itsutzea defizit helburuekin, hazkunde ekonomikoaren eta batik bat enplegu sorkutzaren kalterako izan litekeelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea