Ekonomia -

Sektorearen lehen bilera

Enpresak finantzatzearen beharra aldarrikatu du Zabaletak

Autonomia Erkidegoetako lan arloko buruak elkartu dituen lehen bilkuran izan da sailburua. Bertan lan-erreformaren nondik norakoak azaldu dizkie erkidegoetako arduradunei Fatima Bañezek.

Enpresak finantzatzearen beharra aldarrikatu du Zabaletak. Argazkia: EITB
Enpresak finantzatzearen beharra aldarrikatu du Zabaletak
Enpresak finantzatzearen beharra aldarrikatu du Zabaletak. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rajoyren Gobernuak onartutako lan-erreformak enplegurik sortuko ez duela uste du Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak. Zabaletaren ustez, erreformak kontrako eragina izango du: kaleratzea sustatuko du, alegia.Lehenik eta behin, ekonomia berpizteko neurriak aldarrikatu ditu sailburuak, tartean enpresentzako finantzaketa.

Fatima Bañez Ministroa buru, Autonomia Erkidegoetako lan arduradunak elkartu dituen bilkuran egin ditu adierazpenok Zabaletak.

Rajoyren Gobernu berriarekin egin duten lehen bilera izan da, eta lan-erreformaren nondik norakoak azaldu dizkie bertan Fatima Bañezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea