Ekonomia -
Aurrekontuen datuak
Administrazio publikoek % 8,51eko defizita izan zuten 2011n
Ogasun ministroak ez dio "inori" errua bota nahi izan; izan ere, ardura Espainia osoarena da, erkidego guztiek osatzen baitute Espainia.
Erredakzioa
Espainiako administrazio publikoek BPGren % 8,51eko defizitarekinbukatu zuten 2011, aurreko Gobernuak aurreikusitako % 6aren aurrean,Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak gaurazaldu duenez.
Erkidegoek % 2,94ko defizita izan zuten 2011an, etaberaz, aurreikusitako helburutik % 1,64 aldendu ziren, Montorokaurrekontuei buruz hitz egiteko prentsaurrekoan azaldu duenez.
Udalen zorpetzeari dagokionez, % 0,38koa izan zen, eta aurreikusitako datua % 0,3an kokatuta zegoen; beraz, 4.069 milioi euro gehiago gastatu zituzten.
Ogasun ministroak ez dio "inori" errua bota nahi izan; izan ere, ardura Espainia osoarena da, erkidego guztiek osatzen baitute Espainia.
Montororen hitzetan, Gobernuaren ardura Erkidegoen Estatua eraikitzea da aurrekontuen egonkortasuna zainduz.
Ogasun ministroak azaldu duenez, datozen egunotan erkidegoei eta udalei bidaliko dizkie aurrekontu orokorrak prestatzeko oinarrizko datuak.