Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Euskadik % 2,56ko defizitarekin bukatu zuen 2011
Cristobal Montorok jakinarazi duenez, erkidegoetako defizita % 2,94koa izan zen 2011n, aurreikusitakoa baino bikoitza. Nafarroako defizita % 1,89koa izan zen.
Erredakzioa
Euskadik BPGren % 2,56ko defizitarekin bukatu zuen 2011, aurreikusitako helburua baino % 1,26 gehiago, Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak gaur azaldu duenez. Ogasun Ministerioak agiri bidez azaldutako datuen arabera, Euskadik 2010ean (BPGren % 2,49) izandako defizita baino zorpetzea handiago izan zuen 2011n.
Nafarroari dagokionez, % 1,89ko defizita izan zuen 2011n, aurreikusita zgoen % 1,3aren aurrean.
Euskadi eta Nafarroa, zerrendako erdiko postuetan
Orokorrean, Espainiako erkidegoek defizit handiarekin (31.541 milioi euroko zorrarekin) bukatu zuten 2011, hau da, BPGren % 2,94ko defizita.Gaztela-Mantxa izan 2011n defizit handiena izan zuena (BPGren % 7,30). Talde horretan ere kokatu dira Extremadura (% 4,59), Murtzia (% 4,33), Kantabria (% 4,04), Balear Uharteak (% 4%), Katalunia (% 3,72), Valentzia (% 3,68), Asturias (% 3,64) eta Andaluzia (%3,22).
% 3ko defizitaren azpitik daude Aragoi (% 2,88), EAE (% 2,56), Gaztela eta Leon (% 2,35), Errioxa (% 1,97) eta Nafarroa (% 1,89).
Desorekarik txikiena izan zutenak Kanariar Uharteak, (% 1,78), Galizia (% 1,61) eta Madril (% 1,13) izan ziren. Azken hau izan da defizit helburua bete duen bakarra.
% 8,51eko defizita Administrazio Publikoentzat
Espainiako administrazio publikoek BPGren % 8,51eko defizitarekin bukatu zuten 2011, aurreko Gobernuak aurreikusitako % 6aren aurrean.
Udalen zorpetzeari dagokionez, % 0,38koa izan zen, eta aurreikusitako datua % 0,3an kokatuta zegoen; beraz, 4.069 milioi euro gehiago gastatu zituzten.
''Espainia osoarena da ardura''
Ogasun ministroak ez dio "inori" errua bota nahi izan; izan ere, ardura Espainia osoarena da, erkidego guztiek osatzen baitute Espainia. Montororen hitzetan, Gobernuaren ardura Erkidegoen Estatua eraikitzea da, aurrekontuen egonkortasuna zainduz. Ogasun ministroak azaldu duenez, datozen egunotan erkidegoei eta udalei bidaliko dizkie aurrekontu orokorrak prestatzeko oinarrizko datuak.