Ekonomia -

Osalan

Amiantoak eragindako lan gaixotasuna aitortu diote CAFeko langile bati

Joan den urrian hil zen CAFek Irunen duen lantegian lan egiten zuen behargina. Osalanek, lehen aldiz, amiantoak eragindako lan gaixotasuna pairatu zuela onartu du.

CAF enpresako irudi bat.
CAF enpresako irudi bat.
CAF enpresako irudi bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAFek Irunen duen lantegian lan egiten zuen pertsona batek amiantoak eragindako lan gaixotasuna pairatu zuela aitortu du Osalanek, CCOO sindikatuak jakinarazi duenez.

Joan den urrian hil zen CAFek Irunen duen lantegian lan egiten zuen behargina. Osalanek Langileak amiantoak eragindako lan gaixotasuna pairatu zuela aitortu du Osalanek, lehen aldiz.

Osalanek ikerketa jarri zuen abian, sindikatuak hala eskatuta, eta langileak pairatu zuen minbizia amiantoak eragindakoa izan zela aitortu du. Langilea joan den urriaren 21ean hil zen. 1946an hasi zen CAFek Irunen duen lantegian lanean, eta 1995ean hartu zuen erretiroa. Urte horietan guztietan amiantoaren eraginpean aritu zen lanean.

Sindikatuaren arabera, aitorpen honek agerian uzten du "arriskuaren inguruko informaziorik gabe" amiantoaren eraginpean lanean jardun izana oso larria dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea