Ekonomia -
Balantze positiboa
EAEko esportazioek inoizko markarik onena gainditu dute 2011n
Euskal enpresek 21.067 milioi euro esportatu zituzten iaz, 2010ean baino % 17,9 gehiago, alegia.
Erredakzioa
EAEko balantza komertzialak 3.967 milioi euroko superabita lortu zuen 2011n, esportazioak ezarritako marka historikoari esker, batez ere.
Euskal enpresek 21.067 milioi euro inguru esportatu zituzten 2011 urtean, 2010ean baino % 17,9 gehiago, EAEko inoizko zenbatekorik handiena da hori, alegia. Enpresek datu hori mantendu edo handitu nahi dute aurten, aurreikuspenen arabera, 10etik batek bakarrik uste du esportazioak jaitsiko dituela.
Gregorio Rojo Eusko Ganberakeko presidenteak eta Eduardo Mozo de Rosales erakunde horretako idazkari nagusiak EAEko kanpo merkataritzako txostena aurkeztu dute Gasteizen eta 2012rako aurreikuspenak zeintzuk diren azaldu dute.
Euskal esportazioen hazkuntzak Estatuko esportazioen igoera eragin du, % 9,8 alegia. Madrilen, Kataluniaren eta Andaluziaren atzetik gehien esportatzen duen erkidegoa da EAE.
Inportazioei dagokienez, berriz, 17.100 milioi eurotik gora erabili ziren iaz gaiak inportatzen, aurreko urtean baino % 10,8 gehiago.
Lurraldeei erreparatuz gero, 2011n Araba izan zen esportazioak gehien indartu ziren tokia, % 25,5 alegia. Gipuzkoan % 1,7 igo ziren eta Bizkaian % 13,7.
Frantzia eta Alemania dira euskal espresen bezero nagusiak, herrialde horietara bideratu ziren salmenten % 19,6 eta % 14,4, hurrenez hurren.