Ekonomia -

Lan erreforma

PSOEK lan erreformaren kontrako helegitea jarriko du Konstituzionalean

Gobernuak doako kaleratzeen eta soldataren murrizketen atalak aldatzen ez baditu lan erreforma auzitara eramango dute sozialistek.

Alfredo Perez Rubalcaba, PSOEko idazkari nagusia. EFE
Alfredo Perez Rubalcaba, PSOEko idazkari nagusia. EFE
Alfredo Perez Rubalcaba, PSOEko idazkari nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Rodriguez PSOEren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak iragarri duenez, lan erreformaren kontrako helegitea jarriko dute Auzitegi Konstituzionalean Rajoyren Gobernuak hainbat atal aldatzen ez baditu.

PSOEk lan erreforma aztertzeko egin duen bileraren osteko agerraldian Rodriguezek adierazi du bertan jasotzen diren hainbat atal Konstituzioaren kontrakoak izan daitezkeela eta "Gobernuak legegintzako dekretua baztertzen ez badu PSOE helegite batekin Konstituzionalaren atarian egongo" dela erantsi du.

Sozialisten aburuz, besteak beste, ekintzaileentzako kontratu berriak Konstituzioa urratzen du, kontratu mota horrek, urtebeteko proba epearen ondoren, langile bati inolako kalte ordainik eman gabe kontratua ez berritzeko aukera babesten du, hori praktikan "doako kaleratzea" ezartzea bezala dela adierazi du Rodriguezek, "bidezko arrazoirik" eman beharrik gabe.

Halaber, lan erreformak enpresaburuari langileen baldintzak aldatzeko askatasuna ematen diola azaldu du, batez ere soldataren zenbatekoa; PSOEren ustez, baldintza horiek taldean aldatu ezin badaitezke ere.

Bestalde, lan erreformak "babes judizial eraginkorra" urratzen duela ziurtatu du eta nahitaezko arbitrajea ezartzen duela bi aldeak hitzarmenak bertan behera uzteko akordio batera heltzen ez direnean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea