Ekonomia -

Polemika Bilbon

Unda: 'Jaiegunetan irekitzea bat dator legediarekin'

Industria eta Merkataritza sailburuak babesa agertu die adostutako jaiegunetan denda ireki nahi duten profesionalei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria eta Merkatariza sailburuak esan du Bilboko dendak jaiegun batzuetan irekitzeko akordioa bat datorrela EAEko legediarekin.

Zuzendaritzaren Garapenerako Elkartearen (APD) ekitaldi batean, Undak babesa agertu die dendak ireki nahi dituzten profesionalei, "Bilbokoei zein Tolosakoei, Gasteizkoei edo Donostiakoei".

"Guk denfendatu egiten ditugu dendariak eta irekitzeko duten askatasuna, egun horietan edo beste batzuetan. Bilbon, zein Tolosan, Gasteizen edo Donostian", esan du.

Nolanahi ere, sailburuak ohartarazi du dendariek araua bete egin beharko dutela, hots, bezeroei jakinaraztea zein egunetan irekiko dituzten dendak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea