Ekonomia -

Bilbo Udala

Urtean zazpi jaiegunetan irekitzeko baimena jaso dute Bilboko dendek

Bilboko Osoko Bilkurak zazpi jaiegun horiek zehaztu ditu: Maiatzak 6, Uztailak 1, Azaroak 1 eta Abenduaren 8, 16, 23 eta 30a.

Bilboko dendek urtean zazpi jaiegunetan ireki dezakete. Argazkia: EITB.
Jaiegunetan irekitzearen aurka ELAk eta LABek hileta elizkizuna egin dute

01:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko hiriburuko dendek urtean zazpi jaiegunetan zabaltzeko baimena jaso dute gaur Bilboko Udaletik. EAJk, PPk eta PSEk onartutako ekimena izan da, Bilboko Osoko Bilkuran.

PPren proposamena onartu dute Osoko Bilkuran, eta jeltzaleek eta sozialistek onetsi dute. Bilboko Osoko Bilkurak zazpi jaiegun horiek zehaztu ditu: Maiatzak 6, Uztailak 1, Azaroak 1 eta Abenduaren 8, 16, 23 eta 30a.

Sindikatuak erabakiaren aurka agertu dira, langileek ez ezik merkatariek ere ez dutela nahi argudiatuz.

Bozketa egin duten ordu berean, ELAk eta LABek protesta egin dute kalean. Sindikatuen iritziz, jaiegunetan irekiz, ez da ekonomia suspertuko eta "lan eskubideak urratuko dira".

Jaiegunetan irekitzearen aurka manifestazio bat egingo dute sindikatuek martxoaren 11an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea