Ekonomia -

Greba Metro Bilbaon

Arazorik gabe, Bilboko Metroan

Lanuzteek eta Athleticen partidak egun zaila ekarri behar zuen Metroan. Bestalde, arratsaldean metroko konboi baten ateetan izandako matxurak atzerapenak eragin ditu.

Metroko artxiboko argazkia. Efe
Metroko artxiboko argazkia. Efe
Metroko langileek hogeigarren mobilizazio eguna egin dute gaur

00:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguna kaotikoa izan behar zuen Bilboko garraio publikoetan. Izan ere, Metro Bilbaok zortzi orduko lanuztea deituta zuen gaurko, eta protesta horri Athleticen partida gehitu behar zaio. Halaber, metroko konboi baten ateetan matxura izan da, eta horrek atzerapenak eragin ditu gaur arratsaldeko greba hasi baino bi ordu lehenago.

Hala ere, normaltasuna izan da nagusi gaueko lehen orduetan Metroan.

Hain zuzen ere, Metroko langileek lau orduko bi lanuzte deitu dituzte gaurko. Lehenengoa goizean egin dute, 05:30etik 09:30era, eta bigarrena arratsaldean izango da, 18:00etatik 22:00etara. Bere aldetik, Athleticek 19:00etan jokatuko du, San Mamesen.

Goizeko lanuztean, jarraipena % 85ekoa dela jakinarazi du Metro Bilbaoko greba batzordeak.

Gidarien artean, % 82k egin dute greba, bost baino ez baitira aurkeztu lanera.

Geltokietan, langileen % 80k egin dute bat, eta 20 geltoki langile gabe izan dira. Tailerretan, % 95ek egin dute greba, eta bi teknikari baino ez dira izan lanean. Aginte-postuetan, % 100ek egin dute bat.

Sindikatuen hitzetan, zenbaki horiek erakusten dute langileek "konpromisoa" dutela euren eskubideen aldarrikapenarekin.

Maiatzaren 25etik, 20 lanuzte partzial eta 24 orduko greba bat egin dituzte, 88 orduko lanuzteak guztira. Gainea, bi manifestazio eta hainbat elkarretaratze egin dituzte.

% 40ko gutxieneko zerbitzuak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak % 40ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu gaurko Metro Bilbaon deituta dauden lanuzteetarako.

Hala ere, Eusko Jaurlaritzak eskainitako arrazoien arabera, oraingoan grebaren hasiera zerbitzuaren hasierarekin bat egingo du eta lanuztea joan-etorri gehieneko orduan egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea